Zorionak Eskola-Umeen Literatur eta Marrazki Lehiaketako irabazle eta parte hartzaile guztiei!

Urtero bezala, Udalak Eskola-Umeen Literatur eta Marrazki lehiaketaren 33. edizioa martxan jarri du. Ikastolako haurrak, LH3tik hasi eta DBH 4ra arte, jo eta su  aritu dira lanean eta gogotsu eta itxaropenez aurkeztu diztuzte beraien lanak.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean udalak sarituen zerrenda argitaratu zuen eta haur eta gaztetxoek pozik jaso zuten berria.

Urten ere lan onenak biltzen dituen liburua aurkeztuko da eta ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak irakurri eta ikusteko aukera izango dugu.

Beheko argazkietan LHko eta DBHko irabazleak ikus ditzakezue. Zorionak irabazleei eta parte hartu duzuen guztioi!!