Ruandarekin elkartasunak ez du etenik

Urtero bezala, aurten ere DBH4ko ikasleek Ruandarako dirua bildu dute bertako eskola laguntzeko. COVIDagatik ezin izan da gabonetako tonbola antolatu, baina hala ere, elkartasunak ez du etenik izan. Geletan jarritako kutxen bidez 600 euro eskuratu eta bidali dira Ruandara. Argazkietan ikus daitekeenez, bidalitako laguntza Giharako Masaka auzoko eskolako jangela eraikitzeko erabiltzen ari dira. Mila esker zuen ekarpena egin zenuten guztiei!