Kikarakada proiektua eta Zaporeak Elkartekoekin solasaldia

Lesbos uhartean dauden errefuxiatuen errealiatea gehiago ezagutu dugu aste honetan. Mahi-Mahi jangela zerbitzuak eta Zaporeak elkarteak Orioko Herri Ikastolarekin lankidetzan, Lesbos uharteko kanpamentuetan bizi diren haurrak laguntzeko asmoz Kikarakada proiektua jarri du martxan. 

Pergolan aste guztian zehar argazki erakusketa bat izan da eta hasi LHtik eta DBHraino ia ikastola guztia pasa da bertatik gelan lanketatxo bat egin ondoren. Egoera ezagutu eta haurrei aurpegia jarri diegu eta beraien errealitatera gehiago hurbildu gara. 

Aste guztian zehar babarrun bilketa ere egin dugu. Gelen aurrean utzitako kutxa hutsak betetzen joan dira! 
Ostegunean, berriz, ZAPOREAK ELKARTEA gertuagotik ezagutu dugu. LH4ko gela batetara ZAPOREAK ELKARTEKO Galder eta Oraitz etorri dira. Solasalditxo hau LH4ko gela batean presentzialki gauzatu bada ere, gainerako gelek streaming bidez jarraitu ahal izan dute. Azalpena emateaz gain, gure zalantzak argitzeko tartea izan dugu. LH4ko ikasleek horrelaxe azaldu digute: “Guk zenbait konponbide eman ditugu, baina… Europako agintariak ez omen daude prest!” Beraz, mundu hobeago bat lortzeko, lanean jarraituko dugu.

Hemen duzue solasaldi osoa ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=sxrjKAD0vw8