Liburuaren eguna giro goxoan ospatu zuten HH4ko ikasleek

Eguraldia lagun, ostiral arratsaldean herriko parke batera atera ziren HH4ko ikasleak jolastera. Hala ere, sorpresa bat zuten parkean. Liburu bat! 

Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, eguzkitan eta zelaiko loreen usain goxoz inguratuta entzun zuten ipuina. 

Ederra arratsalde pasa!