Cooking!!

Lehen hezkuntzari agur esan aurretik LH6ko ikasleen ingeleseko azken proiektua COOKING edo sukaldaritza izan da. Lehenengo hiztegi pila bat ikasi dute. Ondoren errezetak ikusi dituzte. Gerora errezetak nola idatzi behar diren ikasi dute eta azkenik beraiek proposatutako errezetak egin dituzte!! 

Mantalak jantzi eta hor jardun dira chopping and peeling, kantak dioen bezala. Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta ezin izan dituzte gelakideen errezetak probatu baina bakoitzak bere taldekoak bai eta zeinen goxoak atera diren! Hemendik Chef bat baina gehiago atera baietz!