HH5eko ikasleak LH1eko espazioak ikusten izan dira

Ikasturte honetako azken ikastola eguna iritsi da eta honekin batera baita agurrak ere. Ikasleek urte batzuetan beraien bidelagun izan direnak agurtuko dituzte mailaz aldatzen direlako, beste batzuek beraien gelari agur esango die solairuz edo eta eraikinez aldatuko direlako, DBH4. maialakoek HH2tik beraien izatearen zati handi bat izan den Orioko Herri Ikastola agurtuko dute…

Bada beste agur mota bat ere, HHko etapa agurtzea hain zuzen ere. Bi urterekin gurasoei eskua emanda ikastolara sartu ziren txikitxo haiek elkarri esku emanda LHra pasako dira. Aldaketa hau mimoz eta konfiantzan egin nahi izaten da eta horregatik, gaur egun beraien irakasle direnekin babestuta igo dira HH5ekoak LH 1 eta LH2 aurkitzen diren solairura. Bertan, hurrengo ikasturtean bidelagun izango dituzten irakasleen harrera jaso dute eta gaur egun LH1ean aurkitzen diren ikasleen espazioetara joan dira zuzenean. Jakin mina zein urduritasuna sortzen dien aldaketaren aurrean nork argituko dizkie bada hauek baino hobe dituzten zalantzak? Hauek aurtengo ikasturtean izan dira estreinekoz LHn eta badakite zein kezka izan ditzazketen…Hau horrela, beso zabalik jaso dituzte eta gustura aritu dira berriketan.