Eskola Kirola martxan da!

Iazko parentesiaren ondoren, aurtengo ikasturtean eskola kirolari berrekingo diogu Orioko Herri Ikastolan ere. Unai Eizagirre Eskola Kirola programaren Orioko Herri Ikastolako arduradunaren hitzetan, "programaren helburua neska-mutilak kirol-mota desberdinetara hurbiltzea eta lagunartean une atsegin bat bizitzea da". Eskola Kirola mailaka egingo da, ondorengo ordutegian:

ESKOLA KIROLEKO ORDUTEGIA  KARELAN

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

16:30-17:30

LH5

   

LH4

LH3

17:30-18:30

 

LH6

     

Eskola kirolean izena ematen duten ikasleek, ohikoak diren talde kirolez gain (eskubaloia, futbola eta saskibaloia) ondorengo jarduerak ere egingo dituzte. Hasieran esan bezala, helburua ez da kiroletan goi-mailara heltzea, baina bai kirol desberdinetako sustapen jarduerak egitea. 

LH3

Talde kirolak

Piragua

Irristaketa

Sofbola

Eskalada

LH4

Talde kirolak

Piragua

Skate

Txirrindularitza

Eskalada

LH5

Talde kirolak

Piragua

SUP

Belar Hockeya

Badminton

LH6

Talde kirolak

Piragua

SUP

Errugbia

Orientazioa

Partidarik izango al da?

Bai. Eskualdeko egutegia egiteko dagoen arren, urtero bezala eskubaloiko, saskibaloiko eta futboleko partidak jokatuko dira (protokolo propioarekin), baita bestelako kirol modalitateen topaketak ere multikirol ligaxkaren barruan (judoa, irristaketa, arrauna, atletismoa, errugbia, herri kirolak…) Egutegi hau urria-azaroa aldean martxan jartzea aurreikusten da eskualdeko ikastetxe guztien artean.

Taldekatzeak:

Taldeak izen-ematearen arabera egingo dira eta, ahal dela, ikastola barruko talde egonkorrak mantentzea lehenetsiko da. Ez da genero bereizketarik egingo taldekatzeak egiterakoan. Asteburuetako taldekatzeak ere izen-ematearen arabera egingo dira, eskualdeko egutegia osatzen dugun ikastetxeekin adostuta. 

Nola egin behar da izen-ematea?

Eskola kirolean izena emateko galdetegia bete behar da. Galdetegian ikusiko duzuenez, asteburuko partiduetan parte hartu nahi duzuen edo ez erabaki behar duzue. Aurten aukera egongo baita astean zeharrreko jarduerak egin baina asteburutan parte ez hartzeko. 2021-2022 ikasturteko eskola kiroleko izen ematea.

Eskola kirola/Kirol eskola: 

Eskola kirola ikastetxeok antolatzen ditugun saioek osatzen dute.  Kirol eskolak aldiz, kirol klubek antolatzen dituzten saioek osatzen dute.  Iazko salbuespen egoeraren ondoren, aurten ere eskubaloiko, futboleko, saskibaloiko eta errugbiko  kirol eskoletan parte hartu ahal izateko ikastolako eskola kirolean parte hartzea derrigorrezkoa da.