Ikasleak Karkarako kazetari

Herriko aldizkariak, Karkarak, aukera paregabea eskaintzen digu ikasleak kazetari gisara aritzeko. Lau hilabetetik behin Orioko Herri Ikastolari egokitzen zaio Karkarako orri bat idaztea. Atal batean LHkoek elkarrizketa bat egin ohi dute eta zutabe batean, berriz, DBHkoek iritzi artikulu bat osatu ohi dute. Aukera paregabea da gelan egiten ari garena herriari azaltzeko, komunitatea indartzeko. 

Oraingoan, LH4koek hartu dute elkarrizketa egiteko ardura eta lehengo urtean jubilatu zitzaizkigun Marisa Aranburu eta Mari Karmen Arrillagari egin diote elkarrizketa. Bi elkarrizketatu izaterakoan nahiko lan izan dute karaktere kopuruetan sartzen baina azkenean, gustura geratu dira egindako lanarekin. 

DBH4ko ikasleak ere gogor dabiltza iritzi artikuluak idazten. Lehenengo, denen artean gai posibleak aukeratzen dituzte. Ondoren, ikasle bakoitzak bere iritzi artikulua idazten du eta azkenik, publikatuko den azken artikulua aukeratzen dute denen artean.

Lau hilabetetik behin kazetari bihurtzen zaizkigu, ofizioa ezagutzeko eta komunitatearekin hurbi-hurbileko harremana izateko aukera bikaina izaten dute!