LH5eko proiektua: ANIMALS AROUND US!

Orioko Herri Ikastolako LH5eko ikasleek proiektu berria jarri dute martxan ingleseko ikasgaian. Animaliez gehiago jakitea du helburu. Animalia bakoitzari buruzko informazio bilketa egin beharko dute lehenengo: beraien elikadura, ugalketa, bizitokia... Gero deskribapenak idatzi, eta, bukatzeko, aurkezpenak egingo dituzte.  Zer hobe motorrak berotzeko kalera atera eta ikusten ditugun animali guztiak idaztea baino?