Parekidetasun eta hezkidetza lan-taldea martxan

Urriaren 7an egin zuen ikasturte honetako lehen bilera parekidetasun eta hezkidetza lan taldeak.

Bertan ikasturte honetarako ditugun erronkak zehaztu eta aurtengo plangintza egin zen. Hau guztia egiteko 2019-2020 ikasturtean egin zen plan estrategikoa eta berdintasun planean identifikatutako helburuak kontuan hartu dira.

Besteak beste, sexu jazarpenen protokoloa bukatu eta langile guztiei aurkeztea, ikasturte honetako formazio batzuk zehaztea, ikasleekin etika edo tutoritza saioetan hezkidetza saioak diseinatzea eta indarkeria kasuak gaitzestea izango dira ikasturte honetarako aurreikusi diren erronkak.

Azken 3 urte hauetan, parekidetasuna eta hezkidetza erdigunean jartzeko egindako bidetik Orioko ikastolak ildo horretan jarraitzeko apustua egin eta konpromisoa berretsi du.