Sexu heziketa saioak DBH 2. mailan

DBH 2. mailako ikasleek LILIMA sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izan dituzte aste honetan zehar. Sexualitatea modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Era berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argitu dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak ere egin dute.