HHkoak musikaz gozatzen Orkestra sinfonikoarekin

Urtero bezala Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ikastetxeei proposatzen die Musika Gela egitasmoa: zuzeneko musika klasikoa eta musika sinfonikoa bereziki sustatzea helburu du egitasmoak ikasle etapa bakoitzarentzat diseinaturiko proposamen bereziekin osatua.

Denboraldi honetan HHko ikasleentzat Cirkus ikuskizuna estreinatu dute, alaitasun eta fantasiazko eztanda transmititu nahi izan dute musika dibertigarrien eta zirkuaren magiaren bidez.

Bisita egin aurretik proposamen didaktiko bat luzatzen dute ikastolan bertan lantzeko, aurten biolina eta tronpeta izango dira instrumentu nagusienak.

Aprobetxatuz, aurreko astean gure artean dugun LH 5eko Eki Artetxe artista, bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten gure ikasleek LH5eko beste ikasle batzuen laguntzaz.

Astelehenean Santa Zezilia egunarekin batera HH4koak eta asteartean HH5ekoak izan ginen Orkestraren egoitzan. Bertan zeuden artistak musikaz eta akrobazia ezberdinez gozarazi gintuzten. 

Ondoren, gure lehen irteera borobiltzeko, motxilan ekarritakoa jan eta jolasteko parada izan genuen! HH4koak Lasartera joan ginen eta HH5ekoak berriz Usurbilera. 

Ederki pasa genuen eta berri ere errepikatzeko gogoz gaude!