Euskal Herriko Unibertsitateak Irakasle gradua egin ari diren ikasleentzat Praktiken inguruko solasaldi bat antolatu zuen eta solasaldi horretan parte hartzera gonbidatu zuten Orioko Herri Ikastola.
Bertan, beste bi profesionalekin batera, gure lankide den Ander Etxaniz ingeleseko irakaslea izan zen. Solasaldia jendetsua izan zen, 100 lagun inguru bildu ziren bertan.
Gure hezkuntza eredua ezagutzera emateaz gain, ikasleen galderei erantzun eta kasu-egoera erreal batzuk aztertzeko aukera ere izan zuten.
Urteak daramatzagu unibertsitate ezberdinekin lankidetzan eta, egiari zor, oso aberasgarria da guretzat praktikariak gurean izatea, baita unibertsitateaeekin dugun elkarrekintza ere.
Orioko Herri Ikastola