Pasar al contenido principal

LH3koak herriko liburutegian izan dira

LH3. mailako ikasleak herriko liburutegian izan dira eta bertako funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Taldeka, liburutegira joan dira eta udal liburutegiko arduraduna den Mirenen laguntzaz, liburutegiko arauak, funtzionamendua, beraien interesekoak izan daitezkeen liburuen kokapena eta abar ezagutu dute.

Horrez gain, liburutegiko txartela ez zutenek ere, txartela egiteko aukera izan dute.

Behin bertan egonda, gustuko liburua aukeratu eta bakarka irakurtzeko tartea ere hartu dute.

Lehen pausua eman dute. Orain, polita litzateke etxekoen laguntzaz liburutegira joateko ohitura hartzen laguntzea.

 

Orioko Herri Ikastolako LH3ko ikasleak Orioko liburuzainaren azalpenak entzuten