IKT taldea jo eta ke lanean pandemia garaia

Ikasturte honetan, aurrekoari jarraipena emanez, Iñaki Zarauz, Andrea Zinkunegi eta Ander Etxaniz irakasleak dira IKT taldeko kideak. Beraien lanak komunitate osoaren jardunean eragiten duen arren, ohituta daude inurriak bezala isileko lana egiten. Aurten, gainera, inoiz baino beharrezkoagoa izan da beraien lana eta eraginkortasuna. 

 

Baratza ekologikoaren sekretuak ezagutzen

Orioko Herri ikastolako LH1eko ikasleak natura gaia lantzen ari dira eta atzo LH1Ckoak beraien gelako Ur Cresporen baratza ikustera joan ziren. Bertan baratza ekologiko baten oinarriak ikusi zituzten: bertan erabil daitezkeen produktu kimikoak mugatuta daude eta horren ordez landare mota desberdinak batera landatzen dira elkarren artean orekatzeko eta elkarri hazten laguntzeko. LH1C taldeko ikasle bakoitzak letxuga bat landatu zuen... Ea ikasturtea bukatu aurretik ondo hazten diren eta entsalada ederra jaten dugun!

Liburuaren eguna giro goxoan ospatu zuten HH4ko ikasleek

Pasa den ostiralean, Liburuaren Nazioartekeko Eguna izanik, zelaian eguzki berotan entzun zuten HH4ko ikasleek ipuina.

Kikarakada proiektua eta Zaporeak Elkartekoekin solasaldia

Lesbos uhartean dauden errefuxiatuen errealiatea gehiago ezagutu dugu aste honetan. Mahi-Mahi jangela zerbitzuak eta Zaporeak elkarteak Orioko Herri Ikastolarekin lankidetzan, Lesbos uharteko kanpamentuetan bizi diren haurrak laguntzeko asmoz Kikarakada proiektua jarri du martxan.

Subscribe to Albisteak