Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Arraunlariak eta kolore horia ikastolan

Aurtengo arraun denboraldia amaitu bada ere, oraindik haren oihartzunak jarraitzen du herrian eta baita gure ikastolan ere.

Aste honetan horiz jantzi dira gure gelak, izan ere bisitak merezi zuen. HHn gure ikasle Darenen aita Leandro Salvagnok, Kontxako bandera preziatua eskutan hartuta, gustura eta kantari jarri zituen gure txikiak (eta baita irakasle bat baino gehiago ere).

Astea amaitzerako, LHkoek ere jaso zuten herriko arraun taldeko lau arraunlariren bisita. Joseba Rodriguez, Oihan Gozategi, Itziar Olasagasti eta Maddi Alkain etorri ziren banderak eta ligako kopa pisutxuarekin. Ikasleek prestatuta zituzten galderak erantzun zituztek laurek eta arratsaldea konturatzerako pasa zitzaien guztiei.

 

Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko ikastolara egindako bisitengatik. Datorren denboraldian ere gure ikastolako haur eta gaztetxoak hortxe izango dituzue ur bazterrean zuek animatzen. 

Aurtengo arraun denboraldia amaitu bada ere, oraindik haren oihartzunak jarraitzen du herrian eta baita gure ikastolan ere.