Bertsolaritzan, batukadan eta antzerkian murgiltzeko aukera eskaintzen da

BERTSOLARITZA
Hitzekin eta hizkuntzarekin jolas egiteaz gain Euskal Herriko ondare kultural den bertsolaritza saioak egiten dira Errikotxiaren eskutik. Saio hauek eguerditan izaten dira bai LHko ikasleentzat baita DBHkoentzat ere. Adinaren arabera osatzen dira taldeak eta astean saio bat izaten dute.

BATUKADA
Musika eta erritmoa landuz, perkusiozko instrumentu desberdinak ezagutuz eta joz, eguerditan egiten den ekintza da. Ikastolako areto nagusian egiten da. Ekintza hau LHko ikasleentzat izaten da eta ikasturte amaieran Ikastola egunean emanaldi eder bat eskaini ohi dute.

ARETOA
Ekintza hau ere eguerditan egiten da Ikastolako arteo nagusian. Dramatizazioa ardatz hartu eta komunikazio berbala zein ez berbala landuz eramaten da aurrera ekintza hau. Adinaren arabera antolatzen dira taldeak. Talde hauek ere ikasturte amaieran emanaldi bat egiten diete Ikastolako familiei.