Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskalzaletasuna

Oriotar gazteak euskaraz bizi eta euskal kulturan murgilduta hezten dira

Orioko Herri Ikastola oriotar gazteak euskaraz bizi eta euskal kulturan murgilduta hezteko sortu zen eta horretan jarraitzen du gaur egun ere. Euskara da gure komunitatearen lan hizkuntza, dela funtzionamendu orokorrean zein arlo akademikoan, baina euskaraz ikasteaz harago, euskaraz bizitzeko aukera kontzientea egingo duten euskaldun eleanitzak heztea da Orioko Herri Ikastolaren azken asmoa.

Horretarako, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen du Orioko Herri Ikastolak (Euskararen Eguneko ospakizunak, Euskaraldia eta Korrikan parte hartzea, ikasleen Euskhitz taldea…) eta hizkuntzen erabilerari buruzko hausnarketa sakona ere egina du.

Orioko kaleetan %72koa da euskararen erabilera. Euskara da jatorri desberdinetako herritarrak batzen gaituen hizkuntza; gure ikasleek Ikastolan jaso eta kalean zabaltzen duten altxorra.