Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

ORIO GARA!

Herriak sortu gintuen eta herriaren onurarako egiten du lan Ikastolak

EUSKALDUNAK GARA

70. hamarkadan oriotar familiek sortutako ikastetxea da Orioko Herri Ikastola. Familia horiek sinesten zuten posible zela oriotar gazteak euskaraz bizi eta euskal kulturan murgilduta hezteko kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Esan eta egin. Urte hauetan guztietan Orioko Herri Ikastolak Hezkuntza Proiektua hobetzen eta sendotzen jardun du. Herriak sortu gintuen eta herriaren onurarako egiten du lan Ikastolak.

AITZINDARIAK GARA

Gizartearen eta Orioko herriaren eskakizunei adi, ez diogu inoiz muzin egin gure lan-jarduna eraldatzeari, gure ikasleen onerako pausu berritzaileak emateari. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide, aitzindariak izan gara, euskara eta euskal kulturaren transmisioan, metodologia pedagogikoetan, eleaniztasunean, ikas materialak sortzen, IKTen erabileran, jazarpen kasuak murrizteko neurriak hartzen...

IREKIAK GARA

Munduari irekiak, oriotar gazteak herritar aktiboak, euskaldunak, solidarioak, kritikoak, parekidetasunaren aldekoak, anitzak eta burujabeak izan daitezen egiten dugu lan. 0-16 urte bitarteko gazteei gure bitartekorik onenak eskaintzen dizkiegu erroak sendo eta burua zabal haz daitezen.

ORIO GARA

Herriari lotua, gure ingurunea eta komunitateko kide guztien zaintza lehenesten dugu. Harremanak bizi dituen etxea da Orioko Herri Ikastola. Hartu eta eman. Familiek Ikastolari. Ikastolak herriari.