Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LEHEN HEZKUNTZA

Etorkizunean izango dituzten beharrei eta erronkei erantzuteko gaitasunak garatzen dituzte, euren buruarengan eta besteengan konfiantza eraikiz

Lehen Hezkuntzako etapak 6-12 urte bitarteko ikasleak hartzen ditu. Etapa honen baitan, adin tarte zabala dagoenez, 3 ziklotan banatzen da.

HHko etapari jarraipena emanez, konfiantzaren pedagogian oinarrituta pertsona jartzen dugu erdigunean. Gaitasunez betetako pertsonak direnez, testuinguruak eskaintzen zaizkie ikaskuntza-irakaskuntza prozesua era egokian gerta dadin. Etorkizunean izango dituzten beharrei eta erronkei erantzuteko gaitasunak garatzen dituzte, euren buruengan eta besteengan konfiantza eraikiz. Ikaskuntza aktiboak bultzatuz, motibazioa mobilizatzea da helburua aldi berean. Ikasketa prozesua talde kooperatiboetan gauzatzen dugu. Talde lanari garrantzia emanez eta elkarlanean sortuz.

Etapa honetako oinarrizko ikaskuntza dira irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, matematika eta autonomiaren garapena. Esperimentazioa eta jardun manipulatiboa egunerokotasunean txertatzen ditugu matematikak edo eta zientziak modu esanguratsuan ikasi ahal izateko. Hizkuntza eta sormena lantzeko irudietan oinarritutako baliabide metodologiko desberdinak erabiltzen dira, hala nola piktoidazketa, eleanitz eta uhera proiektuak. Autonomiaren garapena sustatzeko, zirkulazioak, txokoak eta autoerregulatzeko jarduerak egiten dira. Guzti hau egiteak ez du zentzurik norbere emozioak ezagutu eta kudeatzen ez baditu, beraz, enfasi berezia jartzen dugu alor honetan.