Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Eskola kirolak

Kirol-ekintza ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera eskaintzen da

Klikatu hemen ikasturte honetako eskola kiroleko informazio zehatza ikusteko

 

8 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako kirol anitzeko jarduera da Eskola Kirola. Aisialdian ere euskara sustatuz, kirol-ekintza ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera eskaintzen zaie neska-mutilei: irristaketa, arrauna, judoa, surfa, eskalada, kirol egokitua, herri kirolak, eskubaloia, atletismoa, futbola, saskibaloia, errugbia… (urtetik urtera aldaketak egon badauden arren, hauek dira egin ohi diren jarduerak). Bi eskaintza bereizten dira, eskualde mailakoa (Aiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko ikastetxe guztietan komuna dena) eta Ikastola barnekoa. Bi kasuetan astean saio bat izaten dute ikasleek. Eskualdeko eskaintzaren kasuan larunbata goizetan topaketaren bat edo lehiaketa izaten dute beste ikastetxeko mailakideekin. Ikastola barneko eskaintzan noizean behin antolatzen dira asteburuetan irteerak, urtearen eta ekintzaren arabera. Entrenamendu-saioak arratsaldetan izaten dira Karela kiroldegian.

Eskola Kiroleko koordinatzailea Orioko Herri Ikastolako bertako langilea da. Hezkuntzarekin eta jarduera fisikoarekin lotura duten ikasketak ditu. Begiraleak aldiz, Ikastolako guraso, Ikastolako ikasle ohi edo DBH4ko ikasleak dira. Azken hauek talde baten ardura hartzea aberasgarri ikusten da 16 urteko gazteen garapenean eta horregatik ematen zaie monitore izateko aukera, betiere kirol koordinatzailearen laguntzarekin.

*Oharra: COVID-19aren eraginez, aurtengo Eskola Kiroleko eskaintza ezohikoa da