Orioko Herri Ikastolak jangela-zerbitzua eskaintzen du, HH eta LHko ikasleentzat. Haurrei elikadura osasuntsua eta orekatua eskaintzeaz gain, esperientzia dibertigarriak eta hezitzaileak eskaintzen zaizkie, hala nola, antzerkiak, hitzaldiak, tailerrak, sukaldarien bisitak...
Hezitzaile kualifikatu eta euskaldunak arduratzen dira jangelako uneak atseginak eta seguruak izan daitezen eta hiruhilero, ikasle bakoitzaren informea helarazten die gurasoei. Bi jangela espazio daude. HHko ikasleek jangela txikian, beraien tutore batekin eta laguntzailearekin bazkaltzen dute , eta bestean berriz LHko ikasleek.
IZEN-EMATEA ETA EGUN SOLTEAK:
Ikasturte hasieran ematen da izena jangelan, baina egun solteetan etortzeko aukera ere badago, aurreko eguneko 14:00ak baino lehen idazkaritzara (943 83 47 04) edo emailez jangela@oriokoikastola.eus helbidera jakinarazita.