Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Makina martxan jarri dugu!

2024/01/25

2 urte luze ondoren, jangela 0 zabor proiektu solidarioa martxan jartzeko moduan gaude.

Ikastolako plan estrategikoan jasota dagoen ekintza konkretua da jasangarritasunaren bidean pauso sendoak emateko. Ikastolako komunitateari eta herriari ekarpen handia egingo dion proiektu solidarioa izateaz gain, ikasleekin batera gauzatuko dugu prozesua, eta  esperientzia eta ikaskuntza aberasgarria izango da zalantzarik gabe. 

 

Proiektuaren helburua ez da jangelan soberakinak sortzea, zaborrik ez sortzea baizik. Alegia, jangelatik zaborrontzira doan janaria aprobetxatzea. Zerbitzua hau DOAKOA izango da  eta EDONORENTZAT ESKURAGARRI egongo da. 

Soberakinak ontziratzeaz jangelako langileak arduratuko dira eta ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute ontzi horiek etiketatzeaz eta 0 Zabor makinara eramateaz arduratuko direlako. Etiketa bakoitzean agertzen da ontziratutako jakia zer den, iraungitze data eta  alergia zehaztapenak.

Ontziak eta estalkia erabat konpostagarriak dira. 

Beraz, gaurtik aurrera makinan dagoena hartzera animatzen zaituztegu. Proiektu eraldatzaile eta berritzaile honen bidez, denon artean zabor gutxiago sortzeko gai izango gara. 

Ikastolako natura taupadak bizi-bizirik daude.

 

https://eitb.eus/A_5DB9nZ/

https://eitb.eus/N_NZzxWG/

2 urte luze ondoren, jangela 0 zabor proiektu solidarioa martxan jartzeko moduan gaude.