Taldean egiten dugu lan eta taldearentzat: elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz

Euskal Herriko beste ikastolekin batera, Orioko Ikastola Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibako partaide da. Guztion artean talde sendoa osatu dugu Euskal Herri osoan: 111 ikastola gara, 57.000 ikasletik gora ditugu, milaka familia, eta 6.000 irakasle eta bestelako langileak.

Izaera kooperatiboari jarraituz, taldean egiten dugu lan eta taldearentzat: elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz, eta proiektuak batera eramanez. Euskal Herri mailako ikuspegiarekin, hezkuntza eredu propioaren bitartez, euskaratik eta euskaraz, euskal curriculuma ardatz hartuta, begirada etorkizunean jarrita ari gara.
Orioko Herri Ikastola