Orioko Herri Ikastola 1971an sortu zen. Eskerrik asko bidelagun eta bidean lagun izan zareten denoi!
Orioko Herri Ikastola 1971an sortu zen. Orioko ikastola elizako saloian hasi zen arnasa hartzen. Intuizioz eta maitasunez emandako pausoek ekin zioten bideari. 24 haur ikastolan hasi ziren ikasten eta nork jakin orduan ikastolak gaur egun arte egin duen ibilbide luzea egingo zuela? Nork jakin orduan 2021. urtean 760 ikaslez osatutako familia handi bat izatera iritsiko ginela?
Garai haiek izan ziren Orioko euskal kulturgintza eta nortasuna taupa-taupa martxan jarri zuten bihotza. Etorkizuneko belaundaldiak euskaraz hazi, hezi eta bizitzeko estrategian bidea egiten hasi zirenak. Ikasle, irakasle, guraso, laguntzaile askok jarritako aleari esker iritisi gara ikastolaren 50.urteurrena ospatzera.
Eskerrik asko bidelagun eta bidean lagun izan zareten denoi!
Eraikinez eraikin, handitzen handitzen:
1971
Elizako saloia.
1973
Ikastola txikia eta frontoi ingurua.
1977
Errastinea.
1980
Maisu-etxea.
1983
Orioko Herri Ikastola.
2009
DBHko eraikin berria.