Pasar al contenido principal

Baionako Etxepare Lizeoa bisitan DBH4ko ikasleak

DBH 4ko ikasleek egun bikaina pasa zuten Baionako Etxepare Lizeoan.

Herri Urratsen bezperetan,  aurten ere DBH 4ko ikasleak Baionara joan ziren. Bertan, Baionako Etxepare Lizeoa ezagutu zuten eta egun bikaina pasa zuten.

Harrera paregabea egin zieten bertako ikasleek gureei: bertso, rap, dantza...ugarirekin. "Azterketak euskaraz" ekimenaren berri ere eman zieten eta jolas ugari antolatu zituzten. Egunaren amaieran, Herri Urratserako sortu zituzten bixerak ezagutarazteko Tik-Tokak grabatzen bukatu zuten.

Azkenean, asteburuan eguraldiak ez zuen lagundu eta ekaitzak  jaialdia zapuztu zuen, horrek, izugarrizko galera ekonomikoa ekarri du. Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko ahutua egiten laguntzeko, ekarpenak egiteko bideak daudela azaldu nahi dizuegu, denon laguntza garrantzitsua baita.

 

 

  • Bizum bidez (Hego Euskal Herrian soilik). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean 'HERRI URRATS' idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.

 

  • Honako kontu korronte hauetan dirua sartuta:

 

-Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

-Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

-Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

-Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

 

 

 

Baionako Etxepare Lizeoa