Ostiralean, urriko azken ostiralean, Orioko Herri ikastolako LH6ko ikasleak Pio Baroja kiroldegira joan ziren eskalada, esgrima eta mahai teniseko kirolak ezagutzera. Taldeka banatu zituzten eta kirol bakoitza lasai probatu eta praktikatzeko aukera izan zuten. Kirol bakoitzeko aditu batek eman zien ikastaroa eta oso gustora ibili ziren hain ezagunak ez diren kirol hauetan.
Ondoren bazkaldu eta Antiguoko frontoian esku pilotan jolastu zuten ikasleek. Bazkalondoren Ondarretako hondartzara joan eta hondarretan ibili ziren. Oso gustora etorri ziren Donostiatik bai ikasleak eta baita irakasleak ere.
