Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH5eko pintxo lehiaketa!

2021/11/12

Ikasturteko lehenengo proiektua elikaduraren inguruan egin dute Orioko Herri Ikastolako LH5eko ikasleek. Aste hauetan zehar digestio-aparatua, sukaldaritza, dieta eta elikagai motak, munduko gastronomia eta osasuna lantzen jardun dira talde kooperatiboetan. Proiektua amaitzeko, mailako pintxo lehiaketa antolatu dute.

Osagaiak etxetik ekarri ondoren, talde bakoitzak bere pintxoa egin du triptiko eta guzti. Oraindik normaltasun egoerara bueltatu ez garenez, laukote bakoitzak bere pintxoa aurkeztu du, baina streaming bidez jarraitu dute lehiaketa beraien geletatik. 

LH6ko ikasleek epaile lanak fin-fin egin eta tripa ederki bete ostean, “Pintxo berezia” izeneko pintxoak irabazi du lehiaketa. Zorionak Oihan, Eki, Amets eta Axut! Dena den, lan bikaina egin dute guztiek eta argi geratu da sukaldari bikainak ditugula gure ikastolan!!

PHOTO-2021-11-09-08-25-10.jpg