Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Thierry Biscary izan da gure ikastolan!

Aste honetan Thierry Biscary musikaria izan da gure ikastolan. DBH2ko ikasleek aukera paregabea izan dute berarekin hitz egin eta musikari izatearen abenturaz gehiago jakiteko. Musikari izatea ez da ohiko ibilbidea eta, hain zuzen ere, norbere ametsa betetzeko ahaleginak eskatzen duen adoreaz eta sortzen duen gogobetetzeaz hitz egin zien Thierryk ikasleei. Mezu baikorra helaraztearekin, ikasleei amesten jarraitzeko gogoa piztu zien.

Plazer bat izan da Thierry gure artean izatea!

Thierry Biscary gure ikasleekin.