Sahararren egoera landu ondoren aste honetan hasi da Orioko Ikastola beraientzat beharrezko janaria biltzen.
LH6ko ikasleak ari dira arduratzen, gelaz gela, beraien kideei beharrezko azalpenak emateaz. Honen aurretik Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi izandakoen bisita ere jaso zuten, bertan bizitako errealitatea azaltzeko.
Pixkanaka kutxak ari dira betetzen baina denon laguntza behar dugu ahalik eta janari gehien bidali ahal izateko. Ikasleek ekar ditzaketen janariak ondorengoak dira: atuna edo sardinak latan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak.
Mila esker denoi zuen ekarpenagatik!