Otsailaren 2an egin zen 50 urte hauetan Orioko Herri Ikastolatik pasa diren belaunaldi ezberdinetako ikasle-ohien ordezkariekin lehenengo bilera.
Bertan, 50 urte hauetan ikastolako protagonista izan diren ikasle-ohiekin ere urteurrena ospatzeko ekintzak proposatu ziren. Belaunaldi batzuk etortzerik izan ez bazuten ere, giro polita sortu zen eta guztiak gogoz agertu ziren berriz ere ikastolako oroitzapenak bizi eta ekintzak aurrera eramateko: argazki zaharrak astindu, oroitzapenak gogoratuz bideoak grabatu, lehen eta orain argazki erronka sustatu eta, ikasturtea amaitzeko, ginkana bat jolastuz bazkari eder batekin bukatu.
Has dadila 50.urteurreneko ikasle-ohien martxa!