Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Konta dezagun ipuina!

2022/02/10

Jangelan, elkarri ipuinak kontatzen.

Jangelako orduak ere aukera paregabea dira ikastolako hezkuntza proiektua garatzeko. LH4 mailako ikasle boluntario batzuk HH4 eta HH5 urteko haurrei “Espinakaren tristura” izeneko ipuina kontatu die. Ausolanek hilabetero barazki baten inguruko lanketa egiten du jangelako ikasleekin eta ekintza ezberdinen artean, ipuin kontaketa proposamena dago. Oso gustura entzun dute txikienek LH4ko ikasleek kontatuko ipuina eta LH4ko ikasleek, berriz, izugarri ikasi eta gozatu dute txikienei ipuina kontatzen. Aste honetan ere, ikasle boluntario gehiago ariko dira horretan. Aukera paregabea ipuinak kontatuz elkarrekin ikasteko!

 

LH4ko Orioko Herri Ikastolako ikasleak HHko ikasleei ipuina kontatzen