Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Txakurrei buruz ikasten

2022/02/10

Txakurren munduan aditu bilakatu dira HH5ekoak.

Proiektu berri bati hasiera eman behar genion eta HH5ko ikasleek TXAKURREI buruzko jakin-mina azaldu zuten. Jakin-min horretatik abiatuta txakurren munduan arakatzen hasi ginen, zer genekien, zer gehiago jakin nahi genuen… Familien laguntzarekin, etxetik informazio mordoa ekarri zuten ikastolan beraien laguntxoei azaltzeko, eta bai ederki azaldu ere!

Ikasi dugu txakurrak zertan laguntzeko gai diren, zenbat ezaugarri ezberdin dituzten eta zenbat arraza ezberdin dagoen mundu osoan ere! Jolasorduetan ere, pasatzen diren txakur guztietan jartzen dugu begia eta ez bazaigu ezaguna egiten arraza, jabeei galdetzera ere animatzen gara.

Azkenik, neurria lantzen jardun gara. Ikusirik txakurrak tamaina ezberdinetakoak daudela, geronen artean ere tamaina ezberdinak daudela konturatu gara. Ze ederra izan den elkar neurtzea eta paretean irudikatuta uztea bakoitzaren zentimetroak!

Hori bai, norbaitek txakurrei buruz zalantzarik izango balu… lasai gerturatu 5 urtekoengana, aditu bilakatu zaizkigu eta!

HHko ikasleak txakurrekin ikasten