Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH1eko ikasleak Eureka! zientzia museoan

2022/02/11

 

LH1. mailakoek planeten inguruan interesa zutela adierazi zuten eta horri tiraka, Eguzki sistemaren inguruko informazioz jantzi dute gela azken hilabete hauetan. Etxetik ekarritako eskulan zein informazio interesgarriei esker kontzeptu asko barneratu dituzte.

Guzti hauez gain, proiektua biribiltzeko, pasa den astelehenean Eureka! zientzia museora joan ziren bertako museoaz gozatu eta planetariuma ikustera.

 

 

Lehendik ikasitakoak baieztatu eta gehiago ikasteko ere balio izan zien irteerak eta ederki pasa zuten. Bazkaltzera, Usurbilgo frontoira joan ziren eta eguraldiak ateri eutsi zuenez, Askatasuna Plazako parke ederraz gozatzeko aukera ere izan zuten.

 

LH1eko ikasleak Eureka! zientzia museoan