Asteartean, Iker Gurrutxaga ikasle ohia hurbildu zitzaigun ikastolara musikaz hitz egiteko. Iker kazetaria da, eta, egun, Naiz irratian dihardu lanean.
Honako galderak luzatu zizkien 5. mailako ikasleei: Zertarako erabiltzen duzue musika? Nola entzuten duzue musika? Zein euskarritan? Zer musika mota entzuten duzue? Argi adierazi zigun entzutea garrantzitsua dela, arrazoi askorengatik. Gainera, abestiak 8D, mp3 eta Mono eratan entzuten aritu ginen. Musikarekin lotutako atariak ere erakutsi zizkigun: Badok.eus, musikasten.eus eta atarian.eus. Eta, azkenik, gelara ekarritako irrati gailuak baliatuz, emanaldi txiki bat eskaini zigun. Hurrengo batean, berriz, Iker!