Mugimendu eta jolas sinbolikoaz gozatzera joateko irrikitan egoten dira txikiak!
Ederra da haurren irribarreak ikustea mugimenduzko eremura joaten garenean. Bertan mugimendu askea, jolas sinbolikoa, mozorroak, eraikuntzak… denetarik egiteko aukera bikaina izaten dute!
Beraien buruei erronka txikiak jarriz, esperientzia berriak probatuz, oztopoak gaindituz gero eta trebeago bihurtzen ari zaizkigu.