Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Azterketak euskaraz!

2022/03/03

Gaur, elkarretaratzeak egin dira Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde.

Gaur aldarrikapen eguna da Euskal Herriko Ikastola guztietan, baita Oriokoan ere. Goizean, Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde elkarretaratzea egin dute DBHko ikasle eta irakasleek. Arratsaldean, berriz 16:30ean, bigarren elkarretaratze bat egingo da eta Ikastolako komunitate osoa dago bertara joatera deituta.  
Seaskako ikasleek urteak daramatzate beraien hizkuntza-eskubideak errespeta daitezen borrokan, baina gaur gaurkoz, brebeta (graduatuaren parekidea) eta baxoa (selektibitatearen parekidea) frantsesez pasa behar izaten dituzte nahiz ikasketa guztiak euskaraz egin. Ikasle horiekiko elkartasunez, Euskal Herri osoko Ikastoletan egin dira elkarretaratzeak eta honako adierazpena irakurri da.

Azterketak euskaraz enkartelada Orioko Herri Ikastolan