Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolan ere "gora borroka feminista!"

2022/03/09

Martxoak 8a emakume langilearen nazioarteko eguna izan zen eta beste hainbeste lekutan bezala guk ere Orioko Herri ikastolan aldarrikapen eguna ospatu genuen maila guztietan; hasi HHetik eta DBHraino. 

Honen harira, eguna iritsi aurretik maila bakoitza gaiarekin lotutako unitate didaktiko desberdinak lantzen aritu da emakumeek egun bizi duten egoeraz ikasi eta sentsibilizatzeko.

Behin hau ondo landuta, etapa bakoitzeko ikasleek aldez aurretik ikasitakoa modu desberdinetan azaleratu zuten egunean bertan. HHko ikasleek marraztuz, LHkoek emakumeen biografiaz osatutako kartelak ikastolan zein herriko dendetan ikusgai jarriz eta DBHkoek beraien eraikineko pasilloetan beraiek egindako irudien erakusketa  jarriz. 

Guzti honetaz gain, DBH 3 eta 4ko ikasleetako batzuk greba egin eta Donostiako manifestazioan ere izan ziren. 

Zoragarria denok elkarren eskutik helduta emakumeon eskubideen alde borrokatzea. Baina ez dezagun ahaztu, martxoak 8 egunero dela eta egunero daukagula zer hobetua eta ikasia. 


 

Martxoak 8