Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

TXAKURRAK IKASTOLAN

2022/03/09

Unairen aita “TXIKI” txakurrarekin eta Martinen aita “IZAR” txakurrarekin izan ditugu bisitan.

Txakurrei buruz ikasten jardun ondoren, TXIKI eta IZAR txakurrak etorri zaizkigu ikastolara. Bazuten kuriositatea gure txikiek eta galdera mordoa egin ostean, nahi zutenek txakurrez bertatik bertara gozatzeko parada izan zuten.

Eskerrik asko Jon Gaztañazpi eta Jon Manterola!

 

IZAR TXAKURRAREKIN