Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH4ko ikasleak etorkizuna prestatzen

2022/03/17

Orioko Ikastolako DBH4ko ikasleak datorren ikasturtea prestatzen ari dira. 

Orioko Ikastolako DBH4ko ikasleak datorren ikasturtea prestatzen ari dira. Aste honetan, orientazioko saioak eta bisitak izan dituzte. Izan ere, laster irekiko dira batxilergo eta lanbide heziketako aurre-matrikulazioak egiteko epeak.

Zarauzko Oteizako batxilergoa eta lanbide heziketa bertatik bertara bisitatu dituzte eta ikasle-ohien esperientziak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Era berean, Donostiako Zurriola ikastolako kideak ere etorri dira beraien eskaintza aurkeztera. Zurriola ikastolan, Oteizan ez bezala, batxilergo artistikoa ere eskaintzen dute. 

Orioko Ikastolako DBH4ko ikasleak Oteiza batxilergo eta lanbide heziketa ezagutzen