Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Antzerkiaz gozatzen DBHn!

2022/03/18

Kultura eskolaren eskutik DBH1, 2, 3 eta 4ko ikasleek antzerki eta tailer desberdinez gozatzeko aukera izan dute ikastolan.

Kultura Eskola Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimentaletako bat da zeinak bere burua “artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparru” gisa definitzen duen.

Beraien helburua da 12-16 urteko gazteentzat gaur egun kultura eta artea beraien zaletasunen parte izatea. Hau, beti ere, begirada kritiko batetik eginez.

Hau horrela, DBH3koek “Sekretu polita” ikusteko aukera izan zuten, DBH1ekoek “Konta ezazu”, DBH2koek “GenEroa”, eta azkenik, DBH4koek “Kresala ikonografia” dantza tailerra. 

Antzerkia DBHn