Aste honetan zehar hainbat irteera egin dituzte gure ikasleek.
HH5ekoak, unibertsitatera joan dira ingeles eta psikomotrizitate saioak egitera bertan irakasle izateko ikasten ari direnekin.
LH5ekoak berriz, Eureka! Zientzia Museoan izan dira asteartean, unibertsoa proiektua lantzen ari direla aprobetxatuz, Zientzia Museoko planetarioa bisitatu dute eguzki-sistemari buruz gehiago jakiteko.
Irteera borobiltzeko Txuri Urdin izotz jauregian izotz gaineko irristaketan aritu dira. Eroriko batzuk izan arren, primeran pasatu dute!
LH4 eta LH6koak elkarbizitza irteera izan dute eta biak IrriSarri Landera joan dira. LH6koak astelehenetik asteazkenera eta LH4koak asteazkenetik ostiralera.
Eguraldia kaskar samarra izan badute ere, ez die eragotzi aurretik pentsatutako ekintzak egitea. Tirolinako ibilbidea, zentzumenen ibilbideak, zuhaitz ibilbidea, disc golf, zaldiei bisita, disko festa, gaueko mendi ibilaldia, rokodromoko jolasak eta parkean zehar interpretazioa ibilaldia bezalako ekintzak egin dituzte.
Izugarri ongi pasa dutela diote ikasle zein irakasleek eta esperientzia bikaina izan dela.