Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irteerez betetako astea DBHn!

2022/03/25

Ebaluazioa bukatu ostean denok hartu behar dugu arnasa. Elkarrekin denbora pasa eta harremanak indartzeko momentu paregabea da. Eta horixe bera egin dugu aste honetan DBHn, irteerez josi dugu astea! 

 

DBH1ekoak Arditurri meazuloan izan ziren asteazkenean, natur zientzietako ikasgaian ikasitakoa beraien begiekin gozatzeko.

DBH2koek Bilboko Arte Ederren museoko erakusketa ikusi eta Doña Casilda parkea eta Guggenheim museoaren inguruak ezagutu zituzten ostegunean. 

DBH3koak Iruñan izan ziren eta bertan irakasleek prestatutako “Hi selfie” jolasa egiteko aukera izan zuten ostegunean. Irabazleak ere egon ziren!

DBH4koak astelehenaz geroztik ikasbidaian dira. Lehen egunean bertan rafting egin zuten Llavorsin. Asteartean eta asteazkeanean eguraldi bikaina aprobetxatuz eskiatzeko aukera izan zuten La Pleta estazioan. Kirol asko egin ostean, azken bi egunak (osteguna eta ostirala) turismo piska bat egiteko ere aprobetxatu zituzten Bartzelonan. 

Ederki gozatu dugu asteaz DBHn!

DBH4ko ikasleak