Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Nire irakasle profila

2022/03/25

Pasa den asteburuan LHko irakasle talde batek formakuntza jaso zuen PRHko Arantzazu Loidi bidelagun zutela. 

PRHko ikastaroak Nortasunaren eta Giza Harremanen gaineko trebakuntza eskaintzen du. Izan ere, hizki horiek gaztelaniazko Personalidad y Relaciones Humanas-en laburdura dira. Pentsatzen eta ikasten ikasteko, komunikatzen ikasteko, elkarbizitzen ikasteko, norbera izaten ikasteko eta, egiten eta ekiten ikasteko tresnak eskaintzen ditu PRHformazioak. Beraz, curriculumak jasotzen dituen bost gaitasunak garatzeko tresna egokia izan daiteke. Ez da ikasleei eskaintzen zaien trebakuntza, helduei zuzendua baita, eta hezitzaileentzat eta irakasleentzat balio berezia izan dezake, ikasgelan aplika dezaketelako eta ikasleei curriculumak jasotzen dituen gaitasun horiek garatzen lagun diezaieketelako.

Bide berriak lantzen eta etengabeko formakuntzan murgilduta, PRH ikastaroari esker, Orioko Herri Ikastolako LHko irakasle talde bat hasi da norberaren barnekotasuna landu eta gelako jarduna zertan eta nola hobetu dezakeen lantzen. Esperientzia ona izan zen eta, seguru asko, emango du oraindik zer esana PRH formakuntzak Orioko Herri Ikastolan. 

 

Orioko Herri Ikastolako LHko irakasle talde bat PRH formakuntza jasotzen