Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Baliaaa, baliaaa!

2022/03/31

Bost urtez behin ospatzen den balearen ospakizunak iaz etenaldia izan bazuen ere, aurten berriz ere maiatzaren 14an ospatuko da herrian azken euskal balearen harrapaketa.

Ikastolan ere hasi gara egun horretarako prestaketetan eta udaletxetik bideratu den kartel lehiaketarako kartelak prestatzen dabiltza ikasleak gogotsu. Sormenari atea ireki diogu eta A4 formatuan balearen harrapaketarekin zerikusia duen marrazki zoragarriak egiten ari dira norberak nahi duen teknika erabiliz. Irudimena dantzan eta arte lan ederrak esku artean!


 

Balearen kartela