Martxoaren 25ean, ostirala, Eureka! Zientzia Museoan top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren XII. edizioa ospatu zen Donostia International Physics Center (DIPCk) bultzatuta.
Topaketak 37 ikastetxe desberdinetako 170 ikasle eta irakasle batu zituen. Bertan protagonistak ikasleak izan ziren eta Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón ikertzaileekin solas egin eta galdera interesgarriak galdetzeko aukera izan zuten. Gure ikastola ordezkatzen DBH 3ko hiru ikasle (Elene Rekalde, Ane Alberdi eta Manex Guenetxea) eta irakasle bat (Saioa Soroa) joan ziren. Gainera, beraiek aldez aurretik prestatuta eraman zituzten galderetako bat egiteko aukera izan zuen Elene Rekaldek adituetako bati (bideoan ikusgai 1:50:24)
Topaketa eta ekitaldiaren bideoa ikusgai dago top@DIPC Zientziarekin Solasean! youtube kanalean.