Ostiralean, merkatu eguna baliatuz, DBH2ko ikasleak Donibane Lohitzunen (Lapurdi) izan ziren.
9:30etarako Donibane Lohitzuneko tren geltokian utzi zituen autobusak eta, zuzenean, Donibaneko Ikastolara egin zuten bisita. Izan ere, euskara ikasgaian euskararen berreskurapena lantzen ari dira eta aukera polita izan da gure hizkuntza ofiziala ez den lurraldean euskararen egoera zein den ikusteko: Ikastolak gaur egun dituen zailtasunak, hizkuntza-paisaia, euskara non eta zenbat erabiltzen den... Oriorekin alderatuta, oraindik bide luzea dago egiteko Iparraldean euskara berreskuratzeko.
Bestetik, frantsesa lantzeko eta praktikatzeko aukera ere izan zuten ikasleek. Merkatu eguna izanik gutixia batzuk erosi zituzten eta liburu-denda batean ere izan ziren Orioko Ikastolako liburutegirako komikiak erosten.
Hotz egin arren goiz polita pasa genuen, eta ikasleek aukera izan zuten Euskal Herriko egoera soziolinguistiko desberdinez jabetzeko.