Gure ingurua zaintzea denon ardura dela badakigu, baina tartean-tartean gustura hartzen ditugu gure ekintzen garrantziaz jabetzeko proposamen berriak. Oraingo honetan, Orioko Herri Ikastolako LH5eko ikasleengana Urola Kostako Mankomunitateko kideak hurbildu ziren eta, antzerki bidez, gure hondakinak ahalik eta ongien kudeatzeko pistak eman zizkiguten. Gogoratu, ahalik eta hondakin gutxien sortu, berrerabili eta birziklatzean dago gakoa.
Antzerki bidez, modu dibertigarrian, murriztu, berrerabili eta birziklatzearen garrantzia helarazi zien ikasleei.