Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ongi etorri tximeleta zirkura!

2022/04/06

Tximeleta zirkua taldez talde emanaldiak eskaintzen ibili da aste honetan Orioko Herri ikastolan.

Pailazo, trapezista, mago, krispeta saltzaile, aurkezle, indartsu… beteta egon da ikastola azken aste hauetan. Zirkuaren gaia aukeratu zuten HH4koek eta gaiaren inguruko nondik norakoak jakin ondoren, beraien zirkua sortu dute bi taldeek. TXIMELETA izena jarri zieten beraien zirkuari eta emanaldi dotorea prestatu ondoren, hortxe ibili dira beste haurrei emanaldiak eskaintzen. Krispeta usaina ere ez da falta izan ikastolan, emanaldiarekin batera krispeta eskukada eskaintzen baitzuten. Artista mordoa dugu ikastolan, zoragarria izan da gure anfiteatroa kolorez eta haurren irribarrez beteta ikustea!

Orioko Herri Ikastolako zirku emanaldia. Tximeleta zirkua, HH4