Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBHko irakasleak eraldaketa pedagogikoaz hausnartzen Reimagine-eko kideekin

2022/04/07

Orioko Herri Ikastolako DBHko irakasleak eraldaketa pedagogikoari buruz gogoetatzen aritu dira Reimagine-eko adituen laguntzarekin. 

Dakizuenez, datozen ikasturteei begira, eraldaketa-prozesu sendoa prestatzen ari da Orioko Herri Ikastola. Dagoeneko, LHn berrikuntza pedagogikoak txertatzen ari dira eta, datozen urteetan, maila bereko egokitzapenak egin beharko dira DBHn ere. Eraldaketak gogoeta asko eskatzen ditu eta beharrezkoa da irakasleek ere formakuntzak jasotzea irakaste-ikaste prozesuan egokitzapenak egiteko. Izan ere, Ikastolaren jarduna eta irakasleon lana helburu dugun pertsona eredura egokitu behar da. 

Zentzu horretan, Bartzelonako Reimagine taldeko kideak Euskal Herrian zeudela baliatuz, DBHko irakasle guztiek goiz osoko formakuntza jaso dute. 

Orioko Herri Ikastolako DBHko irakasleak Reimaginekoekin hausnartzen